Change the Change klima aldaketari buruzko Konferentziari oso ongi eman diote partehartzaileek

16/04/2019

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

  • Martxoaren 6tik 8ra Donostian egindako ‘Change the Change’ Konferentziak klima aldaketaren alorreko 57 aditu bildu zituen, munduan dauden aditu ospetsuenen artetik, eta 775 pertsona ekarri zituen ekitaldietara. Pertsona horiek 8,1 puntuz baloratu zuten konferentzia.
  • Kalkulatzen da hirian sortutako zuzeneko erretornua 600.000 euro izan direla, eta mundu osoko hedabide eta kanaletan lortutako inpaktu komunikatiboen balorazioa ia 3 milioi euro. 
  • Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo Astearen ekitaldi nagusia izan zen; ASTEKLIMA izenburupean, aste horrek 49 udalerri eta ia ehun jarduera mobilizatu zituen.

Martxoaren 6tik 8ra Donostian egindako Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziak, hiru egunez, nazioarteko aditu ospetsuenetako 57 bildu zituen, bertaratu ziren 775 pertsonekin batera (plaza guztiak hartuta zeuden martxoaren 1az geroztik). Horrez gain, 254 pertsonak streaming bidez jarraitu zuten ekitaldiaren emanaldia. Pertsona horien guztien balorazioa oso positiboa izan da, ekitaldiari 8,1eko nota eman baitiote, batez beste.

Halaber, Change the Change Konferentziaren inpaktu ekonomikoa 3,4 milioi eurokoa izan dela estimatzen da. Alde batetik, hirian zuzeneko erretornua 600.000 eurokoa izan da, ostatu, garraio, merkataritza eta jatetxeetan gastatutakoari esker; hedabideetan izandako inpaktua, berriz, 2.813.000 eurotan baloratzen da. Konferentziari buruz informatzeko, 52 hedabide akreditatu ziren, 137 profesionalekin, atzerriko berriemaileak barne sartuta. Mundu osoko hedabideetan lortu dira inpaktuak, besteak beste herrialde hauetan: Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Belgika, Italia, Alemania, Argentina, Peru eta Txile. Horri esker, klima-aldaketaren problematika hedabideen agendan kokatu da.

Ondoen baloratu diren alderdiak hizlarien maila bikaina, antolakuntza-alderdiak eta eskainitako bitarteko teknikoak izan dira. Lau pertsonatatik hiruk esan dute Change the Changeren bigarren ediziora etorriko liratekeela, inoiz antolatzen bada berriro.

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat erakunde arteko koordinazioa izan da, Konferentziari esker egin dena administrazioko lau mailen inplikazioarekin batera: Trantsizio Ekologikorako Ministerioa, eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak.

ASTEKLIMA

Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia Euskadiko Klima Aldaketaren lehenengo Astearen ekitaldi nagusia izan zen. ASTEKLIMA izenburupean, aste horretan ia ehun jarduera antolatu ziren publiko mota guztientzat, Euskadiko 49 udalerritan.

Bai Change de Change Konferentziaren zein lehenengo ASTEKLIMAren helburua kontzientziatzea zen, eta klima-aldaketa jendearen eztabaida-gunean jartzea, baita herritarrak mobilizatzea ere konpromiso pertsonalen aldera, eguneroko ohituretan jarduera zehatzak eginez, eta kontuan izanik edozer ekintzak, txikia izan arren, eragina izan dezakeela.

Irekia

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies